Mirador de Ulía jatetxea
Mirador de Ulía Donostian ospe handienetarikoa duen jatetxe bat da, bertan egiten den sukaldaritzagatik eta Ulia Mendiaren hegalean duen kokapen pribilegiatuagatik, Donostiako hondartzak eta Gipuzkoako kostaren zati handi bat ikusteko aukera ematen duen balkoi baten gisa.
Michelin izar bat eta Repsol gidako bi eguzki ditu.
Rubén Trincado chefa sukaldaritza donostiarraren ordezkari garrantzitsuenetariko bat bilakatu da, tradizioa eta berrikuntza ezin hobeto uztartuz. Kalitatea eta gure bezeroei eskaintzen diegun arreta dira jatetxe honek azken lau hamarraldietan eskaini duen filosofiaren oinarria, baita oturuntza eta taldeentzako otorduetan ere. |